XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. ILUNPEAN PENTSATZEN: ZEREBRO OLFATIBOA

Lehen ugaztunen existentzia hortz eta hezur-zati fosildu gutxi batzuen bidez bakarrik ezagutzen dugu, baina aski dugu beren historia konta diezaguten.

Hauei esker jakin dezakegu animalia txiki eta aktiboak izan zirela, odol berokoak, seguruenez ilez hornituak eta umeak beren barnean erne edo sortzen zituztenak. Oso begi txikiak zituzten, beren mutur luzeak oso usaimen garatuaren seinale ziren. Beren burezurretako hezurren bidez, beren arbaso terapsidoek baino hobeto entzuten zutela ondoriozta dezakegu.

Begi txikiak, sudurra eta entzumena garatuak, honek gautar animalia sujeritzen du, basoan lurreko horbel-geruzan usainka bizi dena. Lehen ugaztunak seguruenik gautarrak izan ziren; ilunpean inguruka ibili eta egunez gorderik. Honela esplika daiteke nolabaiteko animalia txiki eta defentsagabeek bizirik irautea dinosauruen nagusialdi luzean. Ugaztunak dinosauruen garaian bertan bizi izan ziren, baina ordu ezberdinetan.